Albisteak1

Laso-Iztuetak irabazi dute 2026ko San Fermin Torneoa

Laso-Iztuetak irabazi dute 2026ko San Fermin Torneoa

Laso-Iztuetak 22-19 irabazi dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka 2026ko San Fermin Torneoko finalean. Iztueta aukeratu dute Serie Ako pilotari onena. San Fermin Serie B Torneoan Peña II-Ugartemendia geratu dira txapeldun Senar-Lizeaga 22-11 gaindituta, eta Peña II.a aukeratu dute pilotari onena.

Baikok irabazi du San Ferminetako Urzante Erronka
Baikok irabazi du San Ferminetako Urzante Erronka

Hirutik bi partida irabazita, Baiko nagusitu da gaur gauean Labriten jokoan egon den Urzante Erronkan.

Lasok irabazi du San Fermin 4 1/2 Torneoa
Lasok irabazi du San Fermin 4 1/2 Torneoa

Lasok 22-20 irabazi dio Altuna III.ari azken zatian erabaki den final zirraragarri batean.

Murua-Lozak irabazi dute I Errioxako Zirkuitoa
Murua-Lozak irabazi dute I Errioxako Zirkuitoa

Murua-Lozak 22-6 irabazi diete Senar-Ugartemendiari Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatutako finalean. Murua finaleko pilotari onena izendatu dute. Afizionatuetan Campo-Salinasek irabazi dute Errioxa Zirkuituaren lehen edizioa Nanclares-Nicolas bikoteari 22-19 irabazita. Final honetako pilotari onenaren saria Campok irabazi du.

Astebete barru hasiko da 2026ko San Fermin Torneoa
Astebete barru hasiko da 2026ko San Fermin Torneoa

San Fermin Torneoa uztailaren 7an hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala eta uztailaren 11ko San Fermin Torneoaren jaialdia Nafarroa Arenan jokatuko dira.

4 1/2 San Fermin Torneoa final-laurdenetara bidean doa
4 1/2 San Fermin Torneoa final-laurdenetara bidean doa

Gaur arratsaldean Hernaniko P.Etxeberria eta Salaberriaren arteko kanporaketak itxiko du txapelketako final-zortzirenetako fasea.

CaixaBank Mastersa eta udako egutegia aurkeztu ditu Pelota Pro Ligak
CaixaBank Mastersa eta udako egutegia aurkeztu ditu Pelota Pro Ligak

4 1/2 San Fermin Torneoaren ondoren, San Fermin Torneoa, CaixaBank Mastersa eta Andre Maria Zuria, Donostia Hiria, Aste Nagusia eta San Mateo torneoak etorriko dira.

Pelota Pro Liga Fundazioa pilotaren etorkizuna bultzatzeko sortu da kirolaren, formazioaren, ikerketaren eta konpromiso sozialaren esparrutik
Pelota Pro Liga Fundazioa pilotaren etorkizuna bultzatzeko sortu da kirolaren, formazioaren, ikerketaren eta konpromiso sozialaren esparrutik

Pelota Pro Liga Fundazioak pilotarekin lotutako interes orokorreko jarduerak sustatzeko eta garatzeko helburuarekin hasi du bere jarduera, gizartean duen presentzia indartzeko eta etorkizuneko belaunaldien artean bere hazkundea bermatzeko.

Dariok irabazi du Buruz Buruko 2026 Txapelketa
Dariok irabazi du Buruz Buruko 2026 Txapelketa

Ezkaraitarrak 22-6 gainditu du Artola Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan, eta Buruz Buruko txapela jantzi du. Artola txapeldunordea da eta Laso hirugarren sailkatua.

Gorostiza Pilotaren Izartegian sartu da
Gorostiza Pilotaren Izartegian sartu da

Iñaki Gorostizak Luciano Juaristi Atano X.aren lekukoa hartu du eta Pilotaren Izartegiko bigarren kide bihurtu da Pelota Pro Ligak gaur eguerdian K5 Bodegan egindako ekitaldian.

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa
Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du
Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du. Murua txapeldunordea da eta Rekalde hirugarren sailkatua.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa
Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Goizuetan ekingo dio Torneoari Aspek, eta Berriatuan Baikok. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Pelota Pro Ligak eta Errioxako Gobernuak Errioxako I. Zirkuitua abiarazi dute
Pelota Pro Ligak eta Errioxako Gobernuak Errioxako I. Zirkuitua abiarazi dute

Lehiaketa honek pilota profesionala eta afizionatua hartuko ditu, eta maiatzaren 16an hasiko da Badaranen eta uztailaren 4an amaituko da Adarraga pilotalekuan

Oharra Pelota Pro Liga – Senarrek ez du Iurretan jokatuko
Oharra Pelota Pro Liga – Senarrek ez du Iurretan jokatuko

Pelota Pro Ligako lehiaketa epailearen erabakia, Beñat Senar pilotariak 2026ko Buruz Buruko Serie B Txapelketako final-laurdenetako 3. jardunaldiko partida ezin jokatzeari buruzkoa.

Data aldaketa Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan
Data aldaketa Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan

Donostiako Atano III.eko finalerdia maiatzaren 16an, larunbatean, jokatuko da. Eta Logroñoko Adarraga pilotalekuko finalerdia maiatzaren 17an, igandean, izango da.

Jadanik salgai daude 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak
Jadanik salgai daude 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Gaur eguerdian jarri dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak
Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Oharra Pelota Pro Liga – Agirrek ez du Idiazabalen jokatuko
Oharra Pelota Pro Liga – Agirrek ez du Idiazabalen jokatuko

Pelota Pro Ligako lehiaketa epailearen erabakia, Asier Agirre pilotariak 2026ko Buruz Buruko Serie B Txapelketako final-laurdenetako 3. jardunaldiko partida ezin jokatzeari buruzkoa.

Pelota Pro Ligaren akordio berriak
Pelota Pro Ligaren akordio berriak

Pelota Pro Ligak erabaki berriak hartu ditu