Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailearen erabakia – Finaleko material aukeraketaren atzerapena

4 1/2 Serie A 2026 Txapelketako finalaren pilota aukeraketa ostegun honetan, azaroaren 19an, egingo da, 11:00etan, Bilboko Bizkaia Frontoian.

Kontuan hartuz:

1.- 2026ko azaroaren 22an 4 1/2 Serie “A” Txapelketaren finala ospatzen dela, eta hasiera batean aurreikusita zegoela 2026ko azaroaren 17an, asteartea, 11:00etan, Bizkaia Frontoian material aukeraketa egitea,

2.- 2026ko azaroaren 16an, Aspe Pelota enpresako zerbitzu medikoek jakinarazi dutela Peio Etxeberria pilotariak narritadura-prozesu bat duela ezkerreko begian, eta oftalmologiako zerbitzuak baloratu eta tratatu ondoren, begia babestu eta hurrengo 48 orduetan kirol-atsedena hartu behar duela.

3.- Pelota Pro Ligaren 4 1/2 Txapelketaren Araudiaren arabera, erakunde horretako Lehiaketa Epaileari dagokiola aipatutako ekitaldian gerta daitezkeen lehiaketaren gorabeherak ezagutu eta ebaztea.

Adierazitakoan oinarrituta, ERABAKIA da:

4 1/2 Serie “A” Txapelketako finaleko materiala hautatzeko ekitaldiaren data aldatzea, eta 2026ko azaroaren 19an, osteguna, 11:00etan jartzea.

Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Erabakitakoa interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

Hori da dokumentu honen datan sinatutako ebazpena.

Borja Osés García
Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailea

2026/11/16

Azken albisteak

Binakako Serie A eta Serie B Txapelketak aurkeztu dira gaur

Bi txapelketak ostiral honetan hasiko dira. Serie A martxoaren 21ean amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan eta Serie B martxoaren 13an Labriten.

P.Etxeberriak 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketa irabazi du

P.Etxeberriak kaiolako bere bigarren txapela irabazi du Bilboko Bizkaia Frontoian 22-20 Zabalari irabazita.

Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailearen erabakia – Hasiera batean finalista ez den pilotari baten behin-behineko parte-hartzea 2026ko Lau t’erdiko finalean

4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako materiala prest

P.Etxeberriak eta Zabalak igandean Bizkaia Frontoian jokatuko duten finalerako pilotak aukeratu dituzte.