2026/08/09
Zabala-Zabaletak 22-11 irabazi dute Larrazabal eta min hartuta partida utzi behar izan duen Mariezkurrena II.aren aurka 2026ko Andre Maria Zuria Torneoko finalean. Zabaleta aukeratu dute Serie Ako pilotari onena. Andre Maria Zuria Serie B Torneoan Amiano-Landa geratu dira txapeldun Murua-Eskuza 22-12 gaindituta, eta Landa aukeratu dute pilotari onena.
Pilotalekua: Ogeta (Vitoria-Gasteiz)
*Emaitza: Zabala-Zabaleta 22-11 Larrazabal-Mariezkurrena II
*Mariezkurrena II.ak, min hartuta, partida utzi du 18-11koarekin
Iraupena: 57 minutu
Pilotakadak: 458
Gorriz (Zabala-Zabaleta): 7 tanto egin dituzte eta 5 galdu
Urdinez (Larrazabal-Mariezkurrena II): 6 tanto egin dituzte eta 11 galdu

Emaitza: Murua-Eskuza 12-22 Amiano-Landa
Iraupena: 50 minutu
Pilotakadak: 413
Gorriz (Murua-Eskuza): 4 tanto egin dituzte eta 11 galdu
Urdinez (Amiano-Landa): 11 tanto egin dituzte eta 8 galdu