2026/09/02
Geroratu egin da lehiaketa sistema berriaren ezarpena.
Joan den urtarrilaren 19an, Pelota Pro Ligak eta hura osatzen duten enpresek, iragarri zuten beste helburu batzuekin batera lan egingo zutela “egungoa hobetuko duen lehiaketa sistema berri bat ezartzeko, taldekako lehiaketa batean oinarrituta egongo da, eta horrek pilotari profesional gehiago izatea ekarriko du”.
Denbora honetan guztian ahalegina egin dugun arren, jakinarazten dugu proiektuaren konplexutasuna dela eta geroratu egiten dela lehiaketa-sistema berri honen ezarpena, denboraldi berria laster hasiko denez, ez baitira betetzen hura arrakastaz abian jartzeko behar besteko bermeak.
Laster iragarriko dira 2026-2027 denboraldi berriko lehiaketak.
Pelota Pro Liga
Aspe Jugadores de Pelota
Baiko Pilota