Pelota Pro Ligaren akordio berriak

Pelota Pro Ligak erabaki berriak hartu ditu

Pelota Pro Ligak (lehen EPEL), berau osatzen duten enpresetan izandako azken aldaketen ondoren (Bainet Taldea Baiko Taldetik bereiztu da bere partizipazioak transmitituz eta Aspe Pilotako partizipazio gehienak eskuratu ditu), hainbat akordio hartu ditu: 

Pilota profesionalaren etorkizunaren aldeko apustu sendoa berresten du, bere nortasun-ezaugarriak zainduz eta bere tradizio aberatsean oinarrituz.

Pilotaren sustapenarekin duen konpromiso soziala erakusten du eta horretarako Pelota Pro Ligaren laguntza ekonomikoa jasoko duen Fundazio bat sortu du pilotari gazteen formakuntzari eta afizionatu mailako kluben jarduerari laguntzeko. Gure kirola sustatzeko ere balioko du, pilotarako interesgarriak diren gizarte-ekimenak abian jarriz eta babestuz.

Pilotaren esparru geografikoa zabaltzeko eta lurralde berrietan bere presentzia zabaltzeko bokazioa azaldu nahi du, baita gaur egun pilotaren presentzia ahuldu den horietan bere jarduera indartzea ere.

Azkenik, zaleen interesa handitzeko asmoz, egungoa hobetuko duen lehiaketa sistema berri batean ari da lanean. Taldekako lehiaketa batean oinarrituta egongo da, eta horrek pilotari profesional gehiago izatea ekarriko du. 

Pelota Pro Ligaren akordio berriak

2026/04/09

Azken albisteak

Dagoeneko salgai daude 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sarrerak

Gaur eguerdiko 14:00etan, jarri dira salgai Bizkaia Frontoian azaroaren 22an jokatuko den 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sarrerak.

Ostiralean, urriaren 23an, jarriko dira salgai 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sarrerak

Ostiral honetan, urriaren 23an, eguerdiko 14:00etan, jarriko dira salgai Bizkaia Frontoian azaroaren 22an jokatuko den 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sarrerak.

Dagoeneko salgai daude 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak

Eguerdiko 14:00etan jarri dira salgai azaroaren 7an Donostian, eta azaroaren 8an Gasteizen jokatuko diren 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak.

Ostiralean jarriko dira salgai 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak

Ostiralean, eguerdiko 14:00etan, jarriko dira salgai azaroaren 7an Donostian, eta azaroaren 8an Gasteizen jokatuko diren 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak.