Gorostiza Pilotaren Izartegian sartu da

Iñaki Gorostizak Luciano Juaristi Atano X.aren lekukoa hartu du eta Pilotaren Izartegiko bigarren kide bihurtu da Pelota Pro Ligak gaur eguerdian K5 Bodegan egindako ekitaldian.

Buruz buruko txapeldunak eta esku pilotako hainbat profesional izan dira gaur eguerdian Pelota Pro Ligak Iñaki Gorostiza 1977ko Buruz Buruko txapeldunari egindako omenaldian.

Axpen (Bizkaia) jaio zen 1953an, eta esku pilota profesionaleko pilotari bizkaitar handienetako bat da. 1973an debutatu zuen profesionaletan, 19 urte besterik ez zituela, Eibarko Astelenan. Gorostiza laster nabarmendu zen, atzelari gisa zuen ahalmenagatik eta buruz burukoan zuen gaitasunagatik. Hiru hilabete baino ez zituen behar izan profesional mailako lehen txapela eskuratzeko, Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa irabazi baitzuen. Hurrengo urtean, behetik hasita, Buruz Buruko finalera iristea lortu zuen, baina tanto bakarragatik galdu zuen Retegui I.aren aurka. Eta 1977an txapel preziatua eskuratu zuen Roberto Garcia Ariñori 22-12 irabazita Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Buruz buruko txapela lortuta, 18 urte profesionaletan eman ondoren, 1991n erretiratu zen Gorostiza.

Iñaki Gorostizak Pelota Pro Ligaren urrezko intsignia jaso du eta honekin batera, Pilotaren Izartegian sartu da.

Gorostiza Pilotaren Izartegian sartu da

2026/05/29

Azken albisteak

Dagoeneko salgai daude 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sarrerak

Gaur eguerdiko 14:00etan, jarri dira salgai Bizkaia Frontoian azaroaren 22an jokatuko den 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sarrerak.

Ostiralean, urriaren 23an, jarriko dira salgai 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sarrerak

Ostiral honetan, urriaren 23an, eguerdiko 14:00etan, jarriko dira salgai Bizkaia Frontoian azaroaren 22an jokatuko den 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sarrerak.

Dagoeneko salgai daude 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak

Eguerdiko 14:00etan jarri dira salgai azaroaren 7an Donostian, eta azaroaren 8an Gasteizen jokatuko diren 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak.

Ostiralean jarriko dira salgai 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak

Ostiralean, eguerdiko 14:00etan, jarriko dira salgai azaroaren 7an Donostian, eta azaroaren 8an Gasteizen jokatuko diren 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak.