Data aldaketa Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan

Donostiako Atano III.eko finalerdia maiatzaren 16an, larunbatean, jokatuko da. Eta Logroñoko Adarraga pilotalekuko finalerdia maiatzaren 17an, igandean, izango da.

Buruz Buruko Txapelketako finalerdien datetan aldaketa egin dela jakinarazten da:

Donostiako Atano III.a pilotalekuan pilota jaialdia eta Anoeta estadioan futbol partida bat batera izateak esparrura sartzeko sor litzakeen arazoak gutxitzea da aldaketaren arrazoia.

Data aldaketaren ondorioz jaialdi hauetara joan ezin dutenek sarreren dirua itzultzeko eskatu ahal izango dute helbide honetara idatziz: sarrerak@entradasfronton.com.

Data aldaketa Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan

2026/05/04

Donostiako Atano III.eko finalerdia maiatzaren 16an, larunbatean, jokatuko da. Eta Logroñoko Adarraga pilotalekuko finalerdia maiatzaren 17an, igandean, izango da.

Buruz Buruko Txapelketako finalerdien datetan aldaketa egin dela jakinarazten da:

  • Lasoren eta B multzoko lehen sailkatuaren arteko finalerdia Donostiako Atano III pilotalekuan jokatuko da, maiatzaren 16an, larunbata.
  • Beste finalerdia, Darioren eta B multzoko bigarren sailkatuaren artekoa, Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatuko da, maiatzaren 17an, igandea.

Donostiako Atano III.a pilotalekuan pilota jaialdia eta Anoeta estadioan futbol partida bat batera izateak esparrura sartzeko sor litzakeen arazoak gutxitzea da aldaketaren arrazoia.

Data aldaketaren ondorioz jaialdi hauetara joan ezin dutenek sarreren dirua itzultzeko eskatu ahal izango dute helbide honetara idatziz: sarrerak@entradasfronton.com.


Azken albisteak

Dagoeneko salgai daude San Mateo Torneorako sarrerak
Dagoeneko salgai daude San Mateo Torneorako sarrerak

Gaur eguerdian hasi da San Mateo 2026 Torneorako sarrera eta abonuen salmenta. Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatuko den torneoa irailaren 18an hasiko da eta irailaren 27an amaituko da finalarekin.

Laso-Iztuetak irabazi dute Donostia Hiria 2026 Torneoa
Laso-Iztuetak irabazi dute Donostia Hiria 2026 Torneoa

Laso-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Ezkurdia-Zabaleta Donostiako Atano III.ean jokatutako finalean, eta Salaberria-Bikuñak irabazi dute Donostia Hiria Serie B Torneoa. Laso aukeratu dute Serie Ako finaleko pilotari onena, eta Bikuña Serie Bkoa.

Larunbatean jarriko dira salgai San Mateo Torneorako sarrerak
Larunbatean jarriko dira salgai San Mateo Torneorako sarrerak

Larunbat honetan, abuztuaren 15ean, 14:00etan, hasiko da San Mateo 2026 Torneorako sarrera eta abonuen salmenta. Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatuko den torneoa irailaren 18an hasiko da eta irailaren 27an amaituko da finalarekin.

Zabala-Zabaletak irabazi dute 2026ko Andre Maria Zuria Torneoa
Zabala-Zabaletak irabazi dute 2026ko Andre Maria Zuria Torneoa

Zabala-Zabaletak 22-11 irabazi dute Larrazabal eta min hartuta partida utzi behar izan duen Mariezkurrena II.aren aurka 2026ko Andre Maria Zuria Torneoko finalean. Zabaleta aukeratu dute Serie Ako pilotari onena. Andre Maria Zuria Serie B Torneoan Amiano-Landa geratu dira txapeldun Murua-Eskuza 22-12 gaindituta, eta Landa aukeratu dute pilotari onena.