2026/11/24
Bi txapelketak ostiral honetan hasiko dira. Serie A martxoaren 21ean amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan eta Serie B martxoaren 13an Labriten.
Gaur goizeko aurkezpenean Binakako Serie A eta Serie B Txapelketak irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda ezagutzera eman dute Aspek eta Baikok.
Bikoteak Serie A
| BAIKO | ARTOLA-ALBISU | JAKA-MARIEZKURRENA II | LARRAZABAL-IZTUETA | LASO-LANDA |
| ASPE | ALTUNA III-EZKURDIA | ELORDI-ZABALETA | P.ETXEBERRIA-MARTIJA | ZABALA-REZUSTA |
Bikoteak Serie B
| BAIKO | AMIANO-ARANGUREN | PEÑA II-LIZEAGA | SENAR-ESKIROZ | ZUBIZARRETA IV-IMAZ |
| ASPE | DARIO-LOZA | MURUA-ESKUZA | REKALDE-GABIRONDO | SALABERRIA-BIKUÑA |

Hasiera ostiralean Bilboko Deportivon
Elordi-Zabaleta eta P.Etxeberria-Martija bikoteek emango diote hasiera Serie A Txapelketari ostiral honetan Bilboko Deportivo pilotalekuan. Larunbatean, Lizarran jokatuko dute Artola-Albisuk eta Larrazabal-Iztuetak. Igandean, Jaka-Mariezkurrena II.a eta Laso-Landa izango dira aurrez aurre Tolosan. Eta astelehenean, Eibarren, Altuna III-Ezkurdiak eta Zabala-Rezustak emango diote amaiera lehen jardunaldiari.
Sailkapen liga, play-in fasea, finalerdietako liga eta finala Serie A eta Serie B txapelketetan
Bi txapelketetan, bikoteak bi aldiz lehiatuko dira 14 jardunaldi izango dituen sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutakoek play-in fasea jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu Serie An eta bi jardunaldi Serie Bn. Eta finalari dagokionez, martxoaren 13an Iruñeko Labrit pilotalekuak hartuko du Serie Bko finala, eta Nafarroa Arenan jokatuko da Serie Ako finala martxoaren 21ean.
Sarrerak
Sarrerak eskuragarri daude jadanik EntradasFronton atarian.