2026/11/12
2027ko Binakako Txapelketako partidak, musika, jokoak eta ikusleen artean zozketak 4 jaialditan
Amorebieta-Etxanok Pilota Pro Fest edizio berri bat hartuko du lau hitzordutan banatuta. Lehiaketa, ikuskizuna eta entretenimendua uztartzen dituen proposamena da. Abenduaren 11n hasiko da, urtarrilaren 4an eta 22an jarraituko du, eta otsailaren 12an amaituko da. Lau jardunaldi izango dira eta bertan publikoak Binakako Txapelketako partidak ikusi ahal izango ditu, Serie Akoak zein Serie Bkoak.
Profesionalen pilota partidak, zozketak, jokoak eta musika
Jaialdietan zuzeneko musika jarriko duen DJa izango da, eta kirol materialaren zozketetan eta ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izango du publikoak.
Abonuak eta sarrerak
| LAU JAIALDIETARAKO ABONUA | JAIALDI BAKARRERAKO SARRERA |
| 100 eurotik aurrera | 20 eurotik aurrera |
Abonuak edo sarrerak entradasfronton web orrialdean eskuratu daitezke jadanik. Amorebieta-Etxanon ere erosi ahal izango dira Urtza Tabernan eta Venecia Kafetegian.