2026/10/10
2026ko urriaren 10a
Agiri honen datan, Aspe Pelota enpresak jakinarazi du, pilotariak dituen arazo fisikoen ondorioz, DARIOk ezin duela jokatu 2026ko urriaren 11n Lekunberrin jokatu behar zuen “A” serieko Lau t ‘erdiko Txapelketako final-zortzirenetako partida.
Lau t ‘erdiko Txapelketaren Araudiak dioenez, “final-zortzirenetako fasean parte hartzen hasi baino lehen pilotari batek txapelketan parte hartu ezin badu, bere postua beste pilotari batek bete ahal izango du, eta baja hartu duen pilotariaren enpresak izendatuko du”.
DARIOren enpresak Pelota Pro Ligako lehiaketa organoari jakinarazi dio ordezko pilotaria MURUA dela. Pilotari hau “B” Serieko Lau t ‘erdiko Txapelketan parte hartzera zihoan. MURUAk, DARIOren ordez, “A” Serieko Lau t ‘erdiko Txapelketan parte hartzeak eragina izan dezake “B” Serieko Lau t’ erdiko Txapelketaren garapenean, 2026ko urriaren 11n Lekunberrin jokatu beharreko partidan garaile suertatuz gero.
Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epaile Bakarrari dagokio Lau t ‘erdiko Txapelketaren garapenean gertatzen diren lehiaketako alderdi guztiak ezagutu eta ebaztea.
Adierazitakoaren arabera, ERABAKIA:
1.- Jakinarazitzat izatea DARIOren “A” Serieko Lau t ‘erdiko Txapelketako baja, eta MURUAk ordezkatuko duela.
2.- 2026ko urriaren 11n Lekunberrin jokatuko den “A” Serieko Lau t ‘erdiko Txapelketako final-zortzirenetako partida SENAR eta MURUAren artekoa izango dela ezartzea.
3.- 2026ko urriaren 11n Lekunberrin jokatuko den “A” Serieko Lau t ‘erdiko Txapelketako partidan SENAR garaile suertatuz gero, MURUA pilotariak “B” Serieko Lau t’ erdiko Txapelketan parte hartzen jarraituko luke, hasieran aurreikusitako baldintza beretan.
4.- 2026ko urriaren 11n Lekunberrin jokatuko den “A” Serieko Lau t ‘erdiko Txapelketako partidan MURUA garaile suertatuz gero, “B” Serieko Lau t’ erdiko Txapelketan baja izango litzateke. Kasu horretan, “B” Serieko Lau t ‘erdiko Txapelketan MURUAren bajaren ondorioz sortutako tokia, final-zortzirenetan sailkapen-fasea gainditu ez eta fase horretan tanto gehien lortu dituen pilotariari egokituko litzaioke; eta, irizpide hori aplikatuta, bi pilotariren edo gehiagoren arteko berdinketa gertatuz gero, plaza hori zozketa bidez esleituko litzateke.
Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Erabakitakoa Pelota Pro Ligari eta bera osatzen duten enpresei jakinaraztea.
Hori da dokumentu honen datan sinatutako ebazpena.
Borja Osés García
Lehiaketa Epaile Bakarra