Ostiral honetan hasiko da, Durangon, 4 ½ Eusko Label Txapelketa

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketa urriaren 9an hasiko da Durangon, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoiko finalean txapela janzten saiatuko dira Altuna III.a, Artola, Dario, Jaka, Elordi, Larrazabal, Ezkurdia, Laso, P. Etxeberria, Peña II.a, Zabala eta Senar. Txapelketari final-zortzirenetako kanporaketekin ekingo diote, eta ondoren final-laurdenetako liga, finalerdiak, 3. posturako partida, eta azaroaren 22ko Bilboko Bizkaia Frontoiko finala jokatuko dute.

Gaur goizeko aurkezpenean egindako zozketak final-zortzirenetako kanporaketa hauek utzi ditu:

DATATOKIAPARTIDA
10/9 (Final zortzirenak)DurangoElordi vs Larrazabal
10/10 (Final zortzirenak)Iruñea (Labrit)Jaka vs Laso
10/11 (Final zortzirenak)LekunberriDario vs Senar
10/12 (Final zortzirenak)TolosaArtola vs Peña II

Final-zortzirenak gainditzen dituzten lau pilotariek Altuna III.a, Ezkurdia, P.Etxeberria eta Zabala izango dituzte zain hurrengo fasean, final-laurdenetako ligan. Finalerdiak azaroaren 7an Donostian, eta azaroaren 8an Gasteizen jokatuko dituzte. Arrasatek hirugarren posturako lehia hartuko du azaroaren 15ean, eta final handia azaroaren 22an izango da, Bilboko Bizkaia Frontoian.

4 1/2 Serie B Txapelketa

Gaur goizean, 4 1/2 Serie B Txapelketako aurkezpena eta ondorengo final zortzirenetako zozketa ere egin dira. Hauek dira zozketak utzi dituen 4 1/2 Serie B Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak: 

DATATOKIAPARTIDA
10/9 (Final zortzirenak)AtarrabiaAgirre vs Zubizarreta III
10/9 (Final zortzirenak)AtarrabiaBakaikoa vs Alberdi II
10/10 (Final zortzirenak)Iruñea (Labrit)Egiguren V vs Salaberria
10/12 (Final zortzirenak)TolosaEskiroz vs Apezetxea II

Final-laurdenetako ligan Amiano, Murua, Rekalde eta Zubizarreta IV.a izango dira zain. Finalerdiak azaroaren 6an, ostiralean, jokatuko dira Idiazabalen, eta finala azaroaren 14an izango da, Irunen.

Sarrerak salgai:

Jaialdietako sarrerak entradasfronton orrian eskuratu daitezke.

2026/10/06

  • Txapelketa urriaren 9an hasiko da Durangon.
  • Altuna III.a, Artola, Dario, Jaka, Elordi, Larrazabal, Ezkurdia, Laso, P.Etxeberria, Peña II.a, Zabala eta Senar txapela irabazten saiatuko dira.
  • Txapelketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko dute, eta ondoren final-laurdenetako liga bat, finalerdiak, 3. posturako partida eta azaroaren 22ko Bizkaia Frontoiko finala jokatuko dituzte.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketa urriaren 9an hasiko da Durangon, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoiko finalean txapela janzten saiatuko dira Altuna III.a, Artola, Dario, Jaka, Elordi, Larrazabal, Ezkurdia, Laso, P. Etxeberria, Peña II.a, Zabala eta Senar. Txapelketari final-zortzirenetako kanporaketekin ekingo diote, eta ondoren final-laurdenetako liga, finalerdiak, 3. posturako partida, eta azaroaren 22ko Bilboko Bizkaia Frontoiko finala jokatuko dute.

Gaur goizeko aurkezpenean egindako zozketak final-zortzirenetako kanporaketa hauek utzi ditu:

DATATOKIAPARTIDA
10/9 (Final zortzirenak)DurangoElordi vs Larrazabal
10/10 (Final zortzirenak)Iruñea (Labrit)Jaka vs Laso
10/11 (Final zortzirenak)LekunberriDario vs Senar
10/12 (Final zortzirenak)TolosaArtola vs Peña II

Final-zortzirenak gainditzen dituzten lau pilotariek Altuna III.a, Ezkurdia, P.Etxeberria eta Zabala izango dituzte zain hurrengo fasean, final-laurdenetako ligan. Finalerdiak azaroaren 7an Donostian, eta azaroaren 8an Gasteizen jokatuko dituzte. Arrasatek hirugarren posturako lehia hartuko du azaroaren 15ean, eta final handia azaroaren 22an izango da, Bilboko Bizkaia Frontoian.

4 1/2 Serie B Txapelketa

Gaur goizean, 4 1/2 Serie B Txapelketako aurkezpena eta ondorengo final zortzirenetako zozketa ere egin dira. Hauek dira zozketak utzi dituen 4 1/2 Serie B Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak: 

DATATOKIAPARTIDA
10/9 (Final zortzirenak)AtarrabiaAgirre vs Zubizarreta III
10/9 (Final zortzirenak)AtarrabiaBakaikoa vs Alberdi II
10/10 (Final zortzirenak)Iruñea (Labrit)Egiguren V vs Salaberria
10/12 (Final zortzirenak)TolosaEskiroz vs Apezetxea II

Final-laurdenetako ligan Amiano, Murua, Rekalde eta Zubizarreta IV.a izango dira zain. Finalerdiak azaroaren 6an, ostiralean, jokatuko dira Idiazabalen, eta finala azaroaren 14an izango da, Irunen.

Sarrerak salgai:

Jaialdietako sarrerak entradasfronton orrian eskuratu daitezke.

Azken albisteak

Binakako Serie A eta Serie B Txapelketak aurkeztu dira gaur

Bi txapelketak ostiral honetan hasiko dira. Serie A martxoaren 21ean amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan eta Serie B martxoaren 13an Labriten.

P.Etxeberriak 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketa irabazi du

P.Etxeberriak kaiolako bere bigarren txapela irabazi du Bilboko Bizkaia Frontoian 22-20 Zabalari irabazita.

Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailearen erabakia – Hasiera batean finalista ez den pilotari baten behin-behineko parte-hartzea 2026ko Lau t’erdiko finalean

4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako materiala prest

P.Etxeberriak eta Zabalak igandean Bizkaia Frontoian jokatuko duten finalerako pilotak aukeratu dituzte.