2026/08/15
Laso-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Ezkurdia-Zabaleta Donostiako Atano III.ean jokatutako finalean, eta Salaberria-Bikuñak irabazi dute Donostia Hiria Serie B Torneoa. Laso aukeratu dute Serie Ako finaleko pilotari onena, eta Bikuña Serie Bkoa.
Pilotalekua: Atano III (Donostia)
Emaitza: Ezkurdia-Zabaleta 19-22 Laso-Iztueta
Iraupena: Ordu 1 eta 14 minutu
Pilotakadak: 600
Gorriz (Ezkurdia-Zabaleta): 9 tanto egin dituzte eta 6 galdu
Urdinez (Laso-Iztueta): 16 tanto egin dituzte eta 10 galdu

Serie B: Salaberria-Bikuña 22-13 Amiano-Ugartemendia
Iraupena: 54 minutu
Pilotakadak: 407
Gorriz (Salaberria-Bikuña): 9 tanto egin dituzte eta 6 galdu
Urdinez (Amiano-Ugartemendia): 7 tanto egin dituzte eta 13 galdu