CaixaBank Mastersa Oiartzunen, Lizarran eta Beran izango da hirugarren jardunaldian

Lehiaketako hirugarren jardunaldia ostiralean hasiko da, oraindik punturik lortu ez duten hiru bikoterekin.

CaixaBank Mastersa hirugarren jardunaldira bidean doa. Ostiral honetan, Altuna III-Imaz eta Elordi-Mariezkurrena II bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da Oiartzunen. Altuna III-Imaz bikoteak lehen puntuaren beharra du, sailkapen ligak sei jardunaldi besterik ez baititu. Elordi-Mariezkurrena II.a, bestalde, jokatu duten partida bakarra irabazita iritsiko dira, lehen jardunaldian lortutako garaipenaren ondoren. Elordik eta Altuna III.ak 10 aldiz jokatu dute elkarren aurka bikoteka, eta momentuz 6 garaipen lortu ditu amezketarrak eta 4 mallabiarrak.

Igandean CaixaBank Mastersak Lizarra bisitatuko du. Oiartzunen bezala, orain arte jasotako bi porrotek norabide aldaketa eskatzen diete Larrazabal-Zabaletari. Aurrean Zabala-Iztueta izango dituzte, bi garaipenetatik bi lortu dituen bikotea. Bi aurrelarien arteko balantza Larrazabalen alde dago une honetan, errioxarra gainditu baitu euren artean jokatutako 12 partidetatik 7tan.

Eta asteartean, abuztuak 4, CaixaBank Mastersaren hirugarren jardunaldia itxiko du Berako urteroko jaialdiak. Ezkurdia eta Albisu garaipen gosez iritsiko dira, bi porrotekin. Laso-Martija, berriz, Larrazabal-Zabaletaren aurka Luzaiden lortutako garaipen landuarekin indartuta helduko dira. Ezkurdiak eta Lasok 16 aldiz jokatu dute elkarren aurka eta Bizkarret-Gerendiaingo aurrelariak 10 aldiz irabazi dio.

CAIXABANK MASTERSAIRABAZITAKO PARTIDAK
ZABALA-IZTUETA2
ARTOLA-REZUSTA2
ELORDI-MARIEZKURRENA II1
LASO-MARTIJA1
LARRAZABAL-ZABALETA0
EZKURDIA-ALBISU0
ALTUNA III-IMAZ0

Jaialdietarako sarrerak www.entradasfronton.com atarian eskuratu daitezke.

2026/07/28

Azken albisteak

Ostiralean jarriko dira salgai 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak

Ostiralean, eguerdiko 14:00etan, jarriko dira salgai azaroaren 7an Donostian, eta azaroaren 8an Gasteizen jokatuko diren 2026ko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak.

“A” Serieko Lau t ‘erdiko Txapelketan Darioren bajaren eta Muruaren ordezkapenaren harira, Lehiaketa Epaile Bakarraren erabakia

Ostiral honetan hasiko da, Durangon, 4 ½ Eusko Label Txapelketa

Txapelketa urriaren 9an hasiko da Durangon. Altuna III.a, Artola, Dario, Jaka, Elordi, Larrazabal, Ezkurdia, Laso, P.Etxeberria, Peña II.a, Zabala eta Senar txapela irabazten saiatuko dira. Txapelketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko dute, eta ondoren final-laurdenetako liga bat, finalerdiak, 3. posturako partida eta azaroaren 22ko Bizkaia Frontoiko finala jokatuko dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak irabazi dute CaixaBank 2026 Mastersa

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-16 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Nafarroa Arenan. Elordi izendatu dute finaleko pilotari onena.