Oharra Pelota Pro Liga – Agirrek ez du Idiazabalen jokatuko

Pelota Pro Ligako lehiaketa epailearen erabakia, Asier Agirre pilotariak 2026ko Buruz Buruko Serie B Txapelketako final-laurdenetako 3. jardunaldiko partida ezin jokatzeari buruzkoa.

2026ko apirilaren 24a

1.- Jakinarazten da Asier Agirre pilotaria min hartuta dagoela eta ezin duela parte hartu 2026ko Buruz Buruko Serie B Txapelketako final-laurdenetako ligako 3. jardunaldiko partidan. Aurreikusita zegoen Agirre eta Rekalderen arteko partida 2026ko maiatzaren 1ean jokatzea.

2.- Buruz Buruko Txapelketaren Arautegian aurreikusitakoaren arabera: “Pilotari bat final-laurdenetako liga fasea osatzen duten hiru jardunaldietako bat jokatzeko gai ez bada, partida horretan 22-0eko emaitza zenbatuko zaio aurre egin beharko liokeenaren alde”

Adierazitakoan oinarrituta,

ERABAKIA:

I.- Asier Agirreren egoera jakinarazitzat izatea Pelota Pro Ligako lehiaketa epaileak, eta aipatutako pilotariak 2026ko maiatzaren 1erako programatutako partida, Rekalderen aurka jokatu behar zuen Serie “B”ko final-laurdenetako ligako A multzoko 3. jardunaldiari dagokiona, jokatzea ezinezkoa dela adieraztea.

II.- 2026ko Buruz Buruko Txapelketako Arautegian xedatutakoaren arabera, Serie “B”ko final-laurdenetako ligako A multzoko 3. jardunaldiko sailkapenaren ondorioetarako, Agirre – Rekalderen arteko partidaren emaitza 0 – 22koa dela.

III.- Erabakitakoa interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

IV.- Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Hori da dokumentu honen datan sinatutako ebazpena.

Borja Osés García
Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailea

2026/04/24

Azken albisteak

4 1/2 San Fermin Torneoa final-laurdenetara bidean doa

Gaur arratsaldean Hernaniko P.Etxeberria eta Salaberriaren arteko kanporaketak itxiko du txapelketako final-zortzirenetako fasea.

CaixaBank Mastersa eta udako egutegia aurkeztu ditu Pelota Pro Ligak

4 1/2 San Fermin Torneoaren ondoren, San Fermin Torneoa, CaixaBank Mastersa eta Andre Maria Zuria, Donostia Hiria, Aste Nagusia eta San Mateo torneoak etorriko dira.

Pelota Pro Liga Fundazioa pilotaren etorkizuna bultzatzeko sortu da kirolaren, formazioaren, ikerketaren eta konpromiso sozialaren esparrutik

Pelota Pro Liga Fundazioak pilotarekin lotutako interes orokorreko jarduerak sustatzeko eta garatzeko helburuarekin hasi du bere jarduera, gizartean duen presentzia indartzeko eta etorkizuneko belaunaldien artean bere hazkundea bermatzeko.

Dariok irabazi du Buruz Buruko 2026 Txapelketa

Ezkaraitarrak 22-6 gainditu du Artola Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan, eta Buruz Buruko txapela jantzi du. Artola txapeldunordea da eta Laso hirugarren sailkatua.